XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

266.- Ikus eta sinets, [C], (Gutarteko gauzetan, ez bada ere bethi, maiz egiteko gindukena).

267.- Laster lana, alfer lana, (C) (Subjective), (Jostetara, hatsa hartzera, nahi bezain laster ezin helduz, lehiatukiegi egina. Langilearentzat, dela zeruko, dela lurreko, deus guti balio dukena).

268.- Lan lasterra, lan alferra, (C) (Objective), (Edo zein lan da, artatuki egitekoa. Gure Saindu handi, san Inaziok ere zioen: Age quod agis. Egizu, egiten duzuna, gure ahalak eta gogoa, guziz hari eta txikiz).

269.- Urdia hil eta kurrinka bizi, [BNG], (Erosi balinbazen gero pagatzekotan; edo (metaphorice), gauza pagatu baten saria, berritz galdetzen bada).

270.- Haurra, aita zer hari zen? [BNC], (Ihi punta zorrozten. - Ihardestea manatu zitzaioena). (Voir le nampdeg; 260).